Ibilbide nahiko azkarra egiten saiatu gara, aldapa gogorren bat badagoen arren. Irteera parking-ean bertan izango da (contrametan, blogean agertzen den argazkian ez dago ondo irteera). Zati gehienak zelaian dira, "batxerik" gabe. Beste zati asko baso txikitan burutuko dira eta zuhaitz artean tramu teknikoren bat ere badago. Euria edo elurra egiten badu lasterketa leku hauetan erabaki daiteke.
Aldagelak, kafetegia eta izena emateko lekua zirkuitoaren erdi-erdian daude.
Ibilbidea markatuta izango duzue larunbat goizerako, abenduak 27.
Gogoratu nahi izanez gero Bernedoko Aterpetxean afaltzeko eta gaua pasatzeko aukera dagoela, zirkuitotik 5 minututara kotxez.